11:39

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak, joanekoak

Kanporaketa Old Trafford estadioan erabakiko da (1-1)

Erredakzioa

Welbeckek 0-1ekoa eskuratu du, baina Cristiano Ronaldok berdinketaren gola egin du. Gainera, Borussia Dortmundek balio handiko 2-2koa lortu du Shakhtar Donetsken aurka.

  • Cristiano Ronaldo eta Evra. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo eta Evra. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manchester Unitedek eta Borussia Dortmundek abantaila txikia baina garrantzitsua lortu dute Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko neurketetan. Fergusonen mutilek 1-1 egin dute Real Madrilen aurka Santiago Bernabeu estadioan, eta Alemaniako taldeak 2-2koa lortu du Shakhtar Donetsken aurka, Ukrainan.

 

Real Madril-Manchester United (1-1)

Europako bi talde handien lehia Old Trafford estadioan erabakiko da, bi taldeek Santiago Bernabeun borroka ederra eskaini ondoren. Real Madrilek Cristiano Ronaldo behar duela argi geratu da, portugaldarrak berdinketaren gol garrantzitsua lortu baitu.

Manchester United markagailuan goitik jarri da Welbeckek lortutako golarekin (20. minutua). Mourinhoren mutilek erantzuna emateko aukera garbiak izan dituzte, baina De Gea gainditu ahal izan duen bakarra Cristiano Ronaldo izan da (1-1).

Taldeek ezin izan diote aurreneko zatiko erritmoari eutsi, eta Fergusonen mutilek kontraerasoa bilatu dute, Robin Van Persierekin. Diego Lopezek gelditu erabakigarria egin behar izan ditu, eta epaileak txartel gorria barkatu dio Varaneri, Evrari sarrera gogorra egin eta gero. Azkenean, 1-1ekoarekin Ingalaterrako taldeak abantaila txikia lortu du.

 

Shakhtar Donetsk-Borussia Dortmund (2-2)

Ukrainako taldeak eta Borussia Dortmundek 2-2 egin dute Donbass Arenan, final-zortzirenetako joaneko norgehiagokan. Alemaniako taldeak abantaila garrantzitsua hartu du, etxetik kanpora bi gol egin baititu.

Shakhtar Donetskek partidako aurreneko gola egin du, 31. minutuan (Dario Srna, falta jaurtiketa zuzenaz), baina Dortmundeko taldea jaun eta jabe izan da berdegunean. Horrela, Lewandowskik 1-1ekoa jarri du atsedenaldia heldu aurretik.

Bigarren zatian Alemaniako taldeak nagusi izaten jarraitu du, baina Shakhtar Donetskek 2-1ekoa jarri du markagailuan (Douglas Costa). Norgehiagokako azkeneko minutuetan, Hummelsek berdinketaren gola egin du (2-2).

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena