09:57

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak, joanekoak

PSGk eta Juventusek aurrerapauso garrantzitsua eman dute

Erredakzioa

Ancelottiren mutilek 1-2 irabazi dute Mestallan Valentziaren aurka, eta Turineko taldeak 0-3 jipoitu du Celtic.

  • Juventuseko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Juventuseko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSGk eta Juventusek aurrerapauso garrantzitsua eman dute 2013ko Txapeldunen Ligan, final-zortzirenetako joaneko neurketak gaindituta. Pariseko taldeak 1-2 gainditu du Valentzia, Mestallan, eta Antonio Conteren gizonek 0-3 jipoitu dute Celtic, etxetik kanpora.

Ancelottiren taldeak argi utzi du kanporaketa gainditzeko faboritoa dela. PSG Valentzia baino gehiago izan da ia partida osoan, eta Ernesto Valverderen mutilek joko kaskarra erakutsi dute, zaleen aurrean.

Lavezzik 0-1ekoa egin du norgehiagokako 10. minutuan, eta Pastorek Pariseko taldearen bigarren gola lortu du, atsedenaldia heldu aurretik. Bigarren zatian, partida orekatu egin da, eta 90. minutuan, Ramik 1-2koa jarri du markagailuan. Gainera, Ibrahimovic suediarrak txartel gorria ikusi du, 90. minutuan.

Bestalde, Juventusek aise gainditu du Celtic (0-3). Italiako taldeak final-laurdenetarako txartela oso gertu du, Turinen 0-3ko abantailari eutsi beharko baitio.

Matrik egin du neurketako aurreneko gola, 3. minutuan, eta beste bi golak partidako azkeneko minutuetan egin dituzte Conteren mutilek. Marchisiok 0-2koa eskuratu du, 77. minutuan, eta Vucinicek 0-3koa jarri du markagailuan, 83. minutuan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena