Txapeldunen Liga
Athleticen balizko aurkariak
EITB Media
Portugalgo taldeak Fenerbahçe kanporatu du, Belgikakoa nagusi izan da Rangersen kontra, Danimarkakoak Basilea utzi du txapelketatik at eta Azerbaijanekoa Ferencvarosi gailendu zaio. Laurak Athleticen aurkariak izan daitezke liga fasean.
Benficako jokalariak, Artürkogluk sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Benfica, Brujas, Kopenhage eta Qarabag dira 2025-2026ko Txapeldunen Ligarako sailkatu diren azken taldeak. Liga fasera sailkatzeko azken kanporaketetan Fenerbahçe, Rangers, Basilea eta Ferencvaros kanporatu dituzte hurrenez hurren.
Benficak Fenerbahçe utzi du kanpoan. Joaneko partidan 0-0 berdindu ondoren, Portugalgo taldea 1-0 gailendu zaio Turkiakoari Lisboako Da Luz estadioan jokatutako itzulerako neurketan. Aktürkogluk sartu du lehiako gol bakarra 35. minutuan eta bisitariek jokalari bat gutxiagorekin amaitu dute, Taliscak txartel gorria ikusi baitu 82. minutuan.
Brujasek jardunaldiko jipoi handiena eman dio Rangersi, Belgikan jokatutako itzuliko norgehiagoka 6-0 irabazita. Belgikako taldeak joaneko partida irabazi zuen 1-3ko emaitzarekin. Itzulerako norgehiagokan, Brujasek aurrea hartu du 5. minutuan Tresoldiren golari esker. Hiru minutu beranduago, 8. minutuan, Rangers jokalari bat gutxiagorekin geratu da zelaian, Aaronsek txartel gorria ikusita. Momentu horretatik aurrera Brujas izan da nagusi eta Vanaken, Seys (2 gol), Stankovic eta Tzolisen golekin biribildu du garaipena.
Danimarkan, Kopenhagek ligako faserako sailkapena lortu du Basileari 2-0 irabazita. Kanporaketa berdinduta iritsi zen Danimarkako hiriburura (1-1), baina etxeko taldeak garaipena bereganatu du itzulikoan. Cornelius eta Moukoko izan dira neurketako golegileak.
Azkenik, Qarabag eta Ferencvaros taldeek itzuliko neurketa zirraragarria jokatu dute Azerbaijanen. Hungarian jokatutako joaneko partidan Azerbaijango taldea nagusitu zen 1-3 emaitzarekin; itzulikoan, aldiz, gogotik sufritu behar izan du Qarabagek. Ferencvaros 2 eta 3 nagusitu da, baina emaitza hori ez da nahikoa izan Hungariako taldeak sailkapena lortzeko. Azkenean, Qarabag izan da ligako faserako txartela lortu duena, 5-4ko emaitza orokorrarekin.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar