18:27

Reala

1-1, Anoetan

Carlos Martinezek puntu garrantzitsua eman dio Realari

Erredakzioa

Lodosasko defentsak neurketako 93. minutuan eskuratu du berdinketaren gola, eta txuri-urdinek puntu garrantzitsua lortu dute Getaferen aurka.

  • Carlos Martinez eta Lafita. Argazkia: EFE

    Carlos Martinez eta Lafita. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak puntu garrantzitsua lortu du Anoetan Getaferen aurka (1-1), Carlos Martinezek norgehiagokako azkeneko minutuan lortutako golari esker. Lafitak, 86. minutuan jarri du 0-1ekoa markagailuan, baina Lodosako defentsak 93. minutuan berdindu du partida.

Lehenego zatian partida oso orekatua egon da, eta Realak eta Getafek soilik aukera argi bana izan dute. Bi taldeak zelaian ondo kokatuta egon dira, eta defentsan bikain aritu dira. Atezainek ez dute lan handirik izan, baina bi gelditu erabakigarri egin behar izan dituzte. Realean, Xabi Prieto, Griezmann eta Chory Castro gutxi azaldu dira erasoan, eta Donostiako taldeak Getaferen defentsan gainditu ezinik aritu da.

Hala ere, 33. minutuan, Chory Castrok txuri-urdinen gola lortzeko abagune ederra izan du. Uruguaitarrak bigarren zutoinean ederki errematatu du, baina Moyak baloia kornerrera bidali du. Luis Garciaren mutilen aukerarik onena Barradak izan du (37. minutua), baina Claudio Bravok gelditu erabakigarriarekin baloia desbideratu du. Atsedenaldian, 0-0ekoa mantendu da markagailuan.

Bigarren zatian Montanierren mutilak erasoan intentsitate gehiagorekin zelairatu dira, eta Diego Ifranek gola egiteko abagune polita izan du. Hala ere, uruguaitarren saiakera zuzenean kanpora joan da. Realak erasoan ondo sakatu du, eta presioarekin norgehiagokaen kontrola lortu du. Hala ere, Getafek erasoan min egiten jarraitu du.

Lopok langara bidali du baloia, 65. minutuan, eta pixkanaka bi taldeek aukera argiak sortu dituzte. Zurutuzaren errematea kanpora joan da, 74. minutuan, eta txuri-urdinek Luis Garciaren taldea atzean sartu dute. Hala ere, Reala berdegunean nagusi izan denean, Lafitak 0-1ekoa jarri du markagailuan (86. minutua). Donostiako taldeak erantzuna emateko erasoan gizon asko bildu ditu, eta Carlos Martinezek berdinketaren gola egin du partidako azkenengo minutuan (1-1).

- Fitxa teknikoa:

1 - Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra, Pardo, Xabi Prieto (Zurutuza, 66. minutua); Griezmann (Jose Angel, 82. minutua), Chori Castro (Agirretxe, 70. minutua), Diego Ifran.

1 - Getafe: Moya; Alexis, Lopo, Mane, Valera; Lafita (Rodriguez, 88. minutua), Barrada (Gavilan, 84. minutua), Michel, Pedro Leon; Xabi Torres, Alvaro (Alcacer, 74. minutua).

Golak: 0-1, 86. minutua: Lafita. 1-1, 93. minutua: Carlos Martinez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    17 11:00 - 11:30 HERRI KIROLAK | Nafarroako Aizkolari Txapelketa
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    17 12:00 - 14:00 ESKUBALOIA | EHF: Super Amara Bera Bera vs MKS Funfloor
    17 12:25 - 14:00 ATLETISMOA | Italikako Krosa
    17 16:00 - 17:00 HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak
    17 17:00 - 20:00 PILOTA | 4 t'erdiko 3. eta 4. postuak: Altuna III vs Jaka
    17 18:00 - 20:00 FUTBOLA | F Liga: Reala vs Athletic

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena