Reala
Reala-Rayo Vallecano (4-0)
Erredakzioa
Gipuzkoarrek Rayo jipoitu dute. Madrilgo taldea ez Anoetan agertu eta Reala nagusi izan da. Illarrak eta Pardok erakustaldia eman dute zelai erdian eta Carlos Vela ate aurrean asmatu du.
Carlos Vela. EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
galeriak (1)
Reala lehen zatian nagusi izan da hasieratik bukaerara arte. Lehenengo jokaldian Ifran Cobeñoren aurrean bakarrik geratu da eta atezaina gainditu du, baina epaileak gola baliorik gabe utzi du. Baloia eskuarekin eraman duelakoan txartel horia atera dio epaileak aurrelariari.
Txuri-urdinek ez dute etsi eta sakatzen jarraitu dute. Rayok ez du ia arriskurik sortu Bravoren atean. Baptistaoren bi barnekaldi Madrilgo taldearen saiakera bakarrak izan dira.
Horrela, Realaren minutu magikoa heldu da. Carlos Velak baloi solte bat aprobetxatu du area barruan donostiarrak markagailuan aurretik jartzeko. Berehala mexikarrak Ruben Pardoren pase bikaina jaso eta bigarren gola sartu du jaurtiketa paregabe baten bidez.
Atsedenaldiaren ostean Rayok aurrerapausoa eman nahio zuela ematen zuen, eta Realak atzerapusoa, baina irudikeria baino ez da izan. Horrela, Mikel Gonzalezek kontraeraso azkar batean norgehiagoka erabaki du.
Gutxi geroago Ruben Pardok sakonean pase bikaina eman du berriro, eta Chory Castrok ez du abagunea alferrik galdu.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa