18:37

Reala

Zigorraz hitz egin du

Griezmann, damututa Frantziako selekzioarekin parrandan irten zelako

Erredakzioa

Realakeo jokalariak Frantziako Futbol Federazioak ezarri dion zigorraz hitz egin du, eta "damututa" dagoela adierazi du.

01:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Antoine Griezmann izan da protagonista Zubietako prentsa aretoan, eta Frantziako Futbol Federazioak ezarritako zigorraz hitz egin du. Parrandan atera zen Frantziako 21 urtez azpiko selekzioarekin kontzentratuta zegoenean, eta 2014. urtera arte ezingo du selekzioarekin jokatu.

“Ikasteko nago hemen, eta damututa nago. Dena pasatu da, eta orain, Reala da garrantzitsuena”, adierazi du Griezmannek Frantziako Federazioak jarritako zigorraz hitz egin duenean.

Griezmann min hartuta dabil azken egunotan, baina astelehenean Rayo Vallecanoren aurka jokatzeko prest egoteko, ahal duen guztia egingo duela esan du.

Realeko jokalari frantziarrak, ez du uste ezinbesteko jokalaria denik. “Taldean konpetentzia handia daukagu postu guztietan, eta hori da guztiontzat onena,  entrenatzailearentzat ere bai”, gaineratu du Griezmannek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 Zuzenean 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena