22:06

Reala

2-0, Arcangelen

Realari kanporaketa aldapa gora jarri zaio

Erredakzioa

Philippe Montanierren mutilek partida kaskarra jokatu dute, eta Kordobak 2-0ekoa eskuratu du. Txuri-urdinek Anoetan emaitza irauli beharko dute Errege Kopan bizirik jarraitzeko.

  • Kordoba-Reala. Argazkia: EFE

    Kordoba-Reala. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak partida kaskarra jokatu du Arcangel estadioan, eta Kordobak 2-0eko markagailu garrantzitsua eskuratu du Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko neurketan. Montanierren mutilek jasotako bi golak irauli beharko dituzte Anoetan txapelketan bizirik jarraitzeko.

Kordobak erasoan gogor sakatu du neurketako aurreneko minutuan, eta Eñaut Zubikaraik gelditu erabakigarri egin behar izan du, 4. minutuan. Patiñok ederki errematatu du, baina Realeko atezainak esku bakarrarekin gelditu ikusgarria egin du. Andaluziako taldea nagusi izan da, eta Vicok bi abagune argi izan ditu. Hala ere, Kordobak ezin izan dite aukerak gauzatu, eta txuri-urdinek norgehiagokaren kontrola hartu dute.

Montanierren taldearen aurreneko abagunea Pardok izan du falta jaurtiketa batean, baina Saizar atezaiank gelditu bikaina egin du. Ifranek ere aukera argia izan du, 24. minutuan, baina uruguaitarrak ezin izan du Kordobako atezaina gainditu. Lehenengo zatiko azkenengo minutuetan zuri-berdeak nagusi izan dira berriro, eta atsedenaldia heldu aurretik Patiñok 1-0ekoa jarri du markagailuan (42. minutua).

Atsedenaldiaren ostean Gipuzkoako taldeak aurpegi berria erakutsi du erasoan batez ere, baina txuri-urdinek ezin izan dute gol aukera argirik sortu. Rafael Bergesen taldeak pixkanaka norgehiagokaren kontrola berreskuratu du, eta Realak atzerapauso nabarmena eman du.

Ifranek urruneko saiakera egin du, 70. minutuan, baina uruguaitarra asmatu ezinik ibili da partida osoan eta bere jaurtiketa kanpora joan da. Epaileak Dani Estradak Vicori egindako penaltia adierazi du (75. minutua), eta Kordobak bigarren gola eskuratu du. Rennella aurrelariak 2-0ekoa lortu du, eta neurketa eta kanporaketa aldapa gora jarri zaio Realari. Azkenengo minutuetan Saizar atezainak gelditu erabakigarriak egin ditu, eta Bergerren mutilek 2-0 irabazi dute Arcangelen.

Fitxa teknikoa:

2 - Kordoba: Saizar; Fernandez, Kiko, Alberto Aguilar, Fuentes; Lopez Garai; Dubarbier, Caballero, Lopez Silva (Pedro, 86. minutua), Fede (Abel Gomez, 77. minutua); Patiño (Rennella, 72. minutua).

0 - Reala: Zubikarai; Estrada, Ansotegi, Mikel González, Jose Angel; Ros, Ruben Pardo (Vela, 71. minutua), Illarramendi (Markel Bergara,  66. minutua); Xabi Prieto, "Chory" Castro; Ifran (Agirretxe, 79. minutua).

Golak: 1-0, 42. minutua: Patiño; 2-0, 76. minutua: Rennella (penaltiz).



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    16 17:15 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal
    17 23:00 - 01:00 BOXEOA | Espainiako Txapelketak

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena