Reala
Ostegunean, 19:00etan
Erredakzioa
Philippe Montanierren taldeak Andaluziako taldearen aurka jokatuko dute final-hamaseirenetako joaneko neurketa, eta ez dute Errege Kopan ezusteko handirik nahi.
Albisteak (2)
Kordobak Realaren aurka Errege Kopan ezustekoa bilatuko du, eta Arcangel futbol zelaian 14.000 zale izango dira Andaluziako taldea animatzen. Philippe Montanierren taldeak partida zaila izango dela badaki, baina emaitza on bat eskuratu behar dute Anoetan itzulerako norgehiagoka lasaitasunez hartzeko.
Txuri-urdinak Kordobaren aurka faboritoak dira, baina Ligako egoera dela eta arduratuta daude. Gainera asteleheneko Valladoliden aurkako neurketan jokalari askos min hartu zuten, eta Frantziako teknikariak gizon garrantzitsu batzuei atsedena emango die.
Donostiako taldeak Errege Kopan zorte txarra izan du azkeneko urteetan, maila baxuagoko taldeen aurka galdu baititu aurreneko kanporaketak. Txuri-urdinek iragan denboraldian Mallorcaren aurka porrot mingarria jaso zuten, eta ligan ere porrot horrek oihartzuna izan zuen
Bravo, Zurutuza, Elustondo eta Griezmann ez daude jokatzeko prest, eta Zubikarai, Agirretxe eta Chory Castro minduta daude. Philippe Montanierrek Reala B taldeko bi jokalari deitu ditu, eta Diego Ifran uruguaitarrak minutuak izan ditzake.
Ustezko hamaikakoak:
Kordoba CF: Saizar; Fernandez, Tena, Alberto Aguilar, Cerra; Lopez Silva, Caballero, Lopez Garai, Fede; Pepe Díaz eta Patiño.
Reala: Zubikarai; Estrada, Ansotegi, Mikel González, Jose Angel; Pardo, Bergara, Prieto; Castro, Vela eta Ifrán.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa