00:15

Reala

0-1, Anoetan

Realak porrot mingarria jaso du

Erredakzioa

Radamel Falcaok norgehiagokako azkenengo minutuan eskuratu du Atletico Madrilen gola, eta txuri-urdinak saririk gabe gelditu dira, nahiz eta partida ona jokatu.

  • Reala-Atletico Madril. Argazkia: EFE

    Reala-Atletico Madril. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoako taldeak porrot mingarria jaso du neurketako azkenengo minutuan Falcaok 0-1ekoa jarri baitu Anoetako markagailuan. Montanierren gizonek partida ona jokatu dute, eta nagusi izan dira berdegunean, baina Kolonbiako aurrelariak estrategiazko jokaldi magiko batekin hiru puntuak eman dizkio Madrilgo taldeari.

Reala lehenengo zatian nagusi izan da beredegunean, eta txuri-urdinek ederki gainditu dute Atletico Madrilen presio gogorra. Montanierren taldeak gola lortzeko abaguneak izan ditu, baina Courtois atezainak gelditu erabakigarriak egin ditu. Neurketako lehenengo aukera argia Carlos Velak izan du, baina Atleticoko atezainak bikain desbideratu du baloia kornerrera.

Diego Simeoneren taldeak ere gola lortzeko aukera ederra izan du 28. minutuan, baina Raul Garcia nafarraren errematea zuzenean kanpora joan da. Donostiako taldeak erraz agindu du, baina jokalariek ez dute azken errematean asmatu. Atsedenaldian, Anoetako markagailuak 0-0 jarraitu du.

Bigarren zatiako aurreneko minutuetan Atletico Madrilek presio gogorra egin du erasoan, eta Radamel Falcaok arrisku handi sortu du, area inguruan. Mirandak zuri-gorrien gola lortzeko aukera bikaina izan du, baina baloia langa gainetik kanpora joan da (60. minutua).

Eñaut Zubikaraik gelditu garrantzistuak egin behar izan ditu, eta Simeoneren taldeak ezin izan du Realeko atezaina gainditu. 82. minutuan Carlos Velak txuri-urdinen aukera onena izan du, baina mexikarrak baloia langa gainetik bidali du, Courtoisen aurrean bakarri egon arren. Partidako gola Falcaok azkenengo minutuan eskuratu du falta jaurtiketa zuzena txokotik sartuta, eta Atleticok 0-1 irabazi du Anoetan.

- Fitxa teknikoa:

0.- Reala: Bravo; Estrada, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarra, Bergara, Xabi Prieto (Chori Castro, 66. minutua); Griezmann (Ifran, 83. minutua), Agirretxe (Pardo, 78. minutua) eta Vela.

1.- Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe Luis, Mario Suarez, Gabi, Raul Garcia (Cebolla Rodriguez, 61. minutua); Koke (Emre, 80. minutua), Adrian (Diego Costa, 86. minutua) eta Falcao.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena