15:47

Reala

Akziodunen Batzar Nagusia

Aperribayk 500.000 euroko superabita aurkeztuko du Batzarrean

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak "betebehar ekonomiko guztiak bete" dituela adierazi du Realeko presidenteak, eta "urtarrilean gauza bera egingo" duela ziurtatu du.

01:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Akziodunen Batzar Nagusian 500.000 euroko superabita aurkeztuko duela iragarri du gaur Jokin Aperribay Realeko presidenteak. Horrela, talde txuri-urdinak mozkina lortu zuen iragan denboraldian.

Agintari txuri-urdinak prentsaurrekoa eman du iragan ekitaldiko zenbakiak eta aurtengo aurrekontuaren nondik norakoak azaltzeko.

Realak "betebehar ekonomiko guztiak bete" dituela adierazi du Aperribayk, eta "urtarrilean gauza bera egingo" duela ziurtatu du.

Bestalde, Mediaprok Realari zor dizkion zazpi milioi euroak iragan denboraldiko balantzean sartu ez dituela azaldu du presidente txuri-urdinak. Era berean, aurtengo aurrekontuan sartuko ez duela iragarri du. Mediaprok zazpi milioiko kalte-ordaina ordaindu behar dio Realari.

Denboraldi honetarako 43,5 milioi euroko aurrekontua prestatu du Realak, historiako handiena. Aurrekontua Batzarrak onartu beharko du azaroaren 14an.

Aurten milioi bateko superabita lortzea espero du Aperribayk, 2011-2012 denboraldian baino milioi erdi gehiago; izan ere, iaz 514.825 eurokoa izan zen.

Diru-sarrerak gora egingo du nabarmen telebistako operadore berriari esker, aurrekontua lau milioi eurotan hobetuko baitu.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena