Reala
Ostegunean
Erredakzioa
Nazioarteko partidak jokatzetik datoz hiru jokalari hauek. Montanierrek lehen aldiz entrenatuko du jokalari guztiekin.


Bideoak (1)
Philippe Montanierrek ostegun honetan entrenatuko du lehen aldiz jokalari guztiekin. Iñigo Martinez, Asier Illarramendi eta Antoine Griezmann nazioarteko partidak jokatzetik datoz, eta ostegunean hasiko dira Atletico Madrilen aurkako partida prestatzen.
Cadamurok asteleheneko entrenamendua galdu zuen, eta Montanierrek ez zituen bi lan saioa zuzendu entrenatzaileen kurtso batera joan zelako. Realak ez du nahi bezala prestatu Atletico Madrilen aurkako partida, baina jokalariak baikor azaldu dira.
“Partida polita eta intentsitate handikoa izango dela uste dut. Iaz bigarren minutuan sartu ziguten gola, eta partida hura ahaztu nahiko nuke", adierazi du Mikel Gonzalezek. Atletico Madril egiten ari den joko onarekin harrituta dagoela ere esan du Realeko erdiko defentsak.
Hurrengo zuzenekoak
| 08 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 08 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz |
| 08 | 22:15 - 23:45 | ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar