Reala
Desde la llegada del técnico
Redacción
2011. urteko abenduan irauli zuen azkenengoz aurkako emaitza bat talde txuri-urdinak. Malaga 1-2 irabazten jarri zen, eta talde gipuzkoarrak 3-2ko emaitzarekin irabazi zuen norgehiagoka.
Philippe Montanier, Realeko entrenatzailea. Argazkia: EFE
Philippe Montanier Realeko entrenatzailea deneteik, talde txuri-urdinak behin bakarrik eman dio buelta aurkako emaitza bati. Markagailuan aztetik joatea, partida galduta izatea da Realarentzat.
Mallorcaren aurkako partida da azken adibidea. Victor Casadesusek 1-0ekoa sartu zuen Mallorcarentzat, eta Reala ez zen partida berdintzeko gai izan.
2011. urtean lortu zuten azkenengoz aurkako emaitza bati buelta ematea. Malagaren aurkako partidan izan zen. Malaga 1-2 irabazten zebilen Anoetan, baina Realak partida berdindu (2-2) eta luzapenean garaipena eskuratu zuen (3-2).
Ordutik aurrera, 2012. urtean, Reala ez da aurkako emaitza bati buelta emateko gai izan. 2012ko apririlean Vila-realen aurka berdintzea lortu zuen Realak, galtzen joanda. Vila-real 1-0 irabazten zebilen, eta Velaren gol bati esker, 1-1 berdindu zuen talde txuri-urdinak.
Reala astearte honetan itzuli da lan saioetara. Zaragozaren aurka jokatuko du bi aste barru, eta jokalari txuri-urdinek partida horretan dute jomuga.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa