Reala
Garaipen bat eta bi porrot
Erredakzioa
Realeko aurrelariaren ustez, min hartuta dauden jokalariak sendatzeko, eta hauek taldearen erritmora egokitzeko aukera izan dezake taldeak egun hauetan.
Imanol Agirretxe eta Estrada, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Klubaren webgunean egindako adierazpenetan, honakoa dio Agirretxek: "Min hartuta dauden jokalariak sendatzeko ona izango da geldialdia". Chory Castro eta Mikel Elustondoren kasuetaz hitz egin du Agirretxek, bi jokalari hauek ez baitziren Mallorcaren aurkako partidan egon.
"Hurrengo partida Zaragozaren aurka jokatu beharko dugu, eta egun hauetan partida hau ondo prestatu beharra daukagu. Celtaren aurka garaipena lortu genuen etxean, eta sentsazio horiek berreskuratu behar ditugu", gaineratu du Agirretxek.
Reala asteazken honetan itzuliko da lanera. Aste honetan baja ugari izango ditu talde txuri-urdinak, Cadamuro, Claudio Bravo, Griezmann, Illarramendi eta IƱigo Martinez jokalariak selekzioken baitoaz. Asteburuan Osasunaren aurka jokatuko dute adiskidantzazko partida.
Hurrengo zuzenekoak
| 08 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 08 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz |
| 08 | 22:15 - 23:45 | ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar