Reala
Denboraldiaurrea Italian
Erredakzioa
Donostiarrek euren kalitatea azaldu eta aise irabazi zuten. Realak 2-4 hartu zuen mendean Italiako bigarren mailako taldea.


Bideoak (1)
Realak Varese erraz hartu zuen mendean ostiralean (2-4). Varese Italiako bigarren mailako taldea da eta Antoine Griezmannek lehen zati ikaragarria jokatu zuen.
Donostiarrek euren kalitatea azaldu eta aise irabazi zuten. Seigarren minuturako aurreneko gola sartu zuen Frantziako aurrelariak.
27. minutuan Griezmannek bigarren gola sartu zuen eta hirugarrena Agirretxek erdietsi zuen. Atsedenaldian baino lehen neurketa erabakita utzi zuten gipuzkoarrek.
Bigarren zatian, aldaketa ugarri egin zituzten entrenatzaileek eta norgehiagokak bizitasuna galdu zuen. Momentek aldea murriztu zuen, baina Zurutuzak 1-4koa sartu zuen. Azkenean Momentek penaltiz 2-4 egin zuen.
Hurrengo zuzenekoak
| 08 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 08 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz |
| 08 | 22:15 - 23:45 | ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar