Reala
Denboraldiaurrea
Erredakzioa
Txuri-urdinek denboraldiaurrean jaso duten bigarren porrota da. Lucarellik sartu du 1-0ekoa, 33. minutuan, eta Morronek egin du 2-0ekoa, 90. minutuan.
Albisteak (2)
Realak denboraldiaurreko bigarren porrota jaso zuen asteazkenean. Parmak 2-0 irabazi zion talde txuri-urdinari.
Montanierrek zuzentzen duen taldeak Chori Castroren eta Carlos Martinezen bajak izan zituen partida honetarako, eta hamaikakoan aldaketa batzuk egin zituen Realeko entrenatzaileak. Adibidez, Xabi Prieto eta Diego Ifran ez ziren hasierako hamaikakoan egon. Jose Angeli minutuak eman zizkion entrenatzaile frantziarrak, eta Sarpongek ere jokatu zuen. Holandarrak ez du taldean jarraituko, baina Parmaren aurkako norgehiagokan jokatzeko aukera izan zuen.
Parmak, Roberto Donadonik zuzenduta, fitxaketa onak egin ditu denboraldi honetarako, eta talde indartsua eratu du. Lucarellik sartu zuen 1-0ekoa, partidako 33. minutuan. Bigarren zatian, Reala norgehiagoka berdintzen saiatu zen, baina 90. minutuan Morronek sartutako golak erabakita utzi zuen partida.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa