10:47

Reala

Aurredenboraldiari ekin dio

Reala ere hasi da 2012-2013 denboraldia prestazen

Erredakzioa

'Chory' Castro da talde txuri-urdinak egin suen fitxaketa bakarra. Demidov, Griezmann eta Claudio Bravo falta izan dira denboraldiaurreko lehen entrenamenduan.

01:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak astelehen honetan ekin dio 2012-2013 denboraldiaurreari Zubietan entrenamendua eginda. Demidov, Bravo eta Griezmann izan ezik, gainerako guztiek hartu dute parte lehen lan saioan.

Iker Hernandez eta Enrique Royo harrobiko jokalari gazteak izan dira berritasunetako batzuk 'Chory' Castro fitxaketarekin batera. Mikel Aranbururen joanak lekua egin du zelai-erdian, eta Ruben Pardok zein Javi Rosek bete dezakete postu hori datorren denboraldian. Bi gazteez gain, Gonzalo Castrok ere bereganatu du arreta gehiena. Bera izan da arratsaldeko aurpegi berri bakarra.

Philippe Montanierren bigarren urtean, frantziarraren igurtzia sumatu da dagoeneko Zubietan. Bihartik hasita, goiz eta arratsaldeko saioetan ariko dira lanean jokalariak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 20:00 - 22:00 SASKIBALOIA | Europe Cup: Surne Bilbao Basket vs Neptunas Klaipeda
    28 22:05 - 01:00 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri II vs Zabala-Zabaleta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena