Reala
Telebista eskubideak
Erredakzioa
Sogecable konpainiarekin datozen denboraldietarako kontratu berria sinatzeko borondatea azaldu zuen talde gipuzkoarrak. Horrek Realaren eta Mediaproren arteko gatazka piztu zuen.
Mediaprok judizialki gordailatu zituen 8,5 milioi euroak laster jasoko ditu Realak. Bi aldeak telebista kontratu batek lotzen ditu eta epaiketa bat zain dute, auzitegiak ordaintzeko agindua eman eta gero.
Realak bere webgunean jakitera eman duenez, Mediaprok "ordainketa galarazi" nahi zuen, baina epaitegiak aukera hori baztertu eta Realari arrazoia eman dio. Horrela, duela hiru aste adostutako akordioa beteko du Mediaprok.
Diru-kopuru hori talde donostiarrari zor diotenaren zati bat baino ez da, telebista eskubideak direla-eta. Denboraldi osoko zorra 13 milioi eurokoa dela adierazi zuen Jokin Aperribay Realeko presidenteak martxoan.
Sogecable konpainiarekin datozen denboraldietarako kontratu berria sinatzeko borondatea azaldu zuen talde gipuzkoarrak. Horrek Realaren eta Mediaproren arteko gatazka piztu zuen.
25 milioi euro
Mediaprok kontratua urratu duela erabaki dezake epaitegiak eta, ondorioz, Sogecablerekin sinatutako kontratu berria aurreratu daiteke.
2012/13 denboralditik aurrera 25 milioi euro kobratu ditzake Realak Sogecablerekin, Mediaprok gaur egun ordaintzen diona baino askoz gehiago.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa