Reala
Uztailaren 2an, lanera
Erredakzioa
Abuztuaren 2tik 12ra, kontzentrazioa egingo du Realak Italian eta bertan Modena, Parma, Varese eta Chievo Verona taldeen aurka neurtuko ditu indarrak.
Realaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Realaren aurredenboraldia jada zehazten doa. Lehen taldea uztailaren 2an itzuliko da lanera eta hilabete horretan zehar Zubietako instalazioetan arituko da. Philippe Montanierrek zuzentzen duen taldeak bost lagunarteko partidak jokatuko ditu, hiru Gipuzkoan eta bi Iparraldean.
Nahiz eta aurkari bat eta partidetako ordutegiak zehaztea falta diren, hauek dira Realak uztailean zehar jokatuko dituen partidak:
- Uztailaren 13a: Eglantins, Hendaian, talde honen mendeurrena dela eta.
- Uztailaren 18a: Eibar, Azpeitian, "Mikel Aranbururi omenaldia".
- Uztailaren 21a: Lehikidearen zain, Baionan, Seaskaren alde.
- Uztailaren 28a: Girondinsen aurka, Galen, Sportmundi torneoa.
- Uztailaren 31a: Zaragozaren aurka, Bergaran.
Ondoren, talde txuri urdinak denboraldiaurreko bigarren faseari ekingo dio. Abuztuaren 2tik 12ra, kontzentrazioa egingo du Italian, Garda lakuaren inguruan hain zuzen ere.
'Stage' horretan, lau partida jokatuko dira, Modena, Parma, Varese eta Chievo Verona taldeen aurka seguru aski. Datak eta partiden lekuak zehazteke daude.
Azkenik, Reala Zubietara itzuliko da 2012-13 lehiaketa hasteko faltako den azken asteari aurre egiteko.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa