Reala
Negoziatzen
ETB
Jokalariak talde txuri-urdinaren eskaintza du mahai gainean. Hiru urteko kontratua eta milioi bat euro denboraldi bakoitzeko.
Albisteak (1)
Reala eta "Chori" Castro uruguaitarra gertu daude. Jokalariak talde txuri-urdinaren eskaintza du mahai gainean, 3 urtekoa. Milioi bat euro denboraldiko, eta beste milioi eta erdi kontratua amaituta libre heltzeagatik.
Castrok 28 urte beteko ditu irailean, eta aurten 6 gol egin ditu ligan. Ezkerra da eta aurrealdean jokatzen du. Erdilariari aurten amaitu zaio duela 5 urte Mallorcarekin sinatutako kontratua.
Beste eskaintza batzuk ditu eta izan ditu. Frantziako ligako Paris St Germain, adibidez, jokalariaren atzetik zebilen, baina Castrok ez du oraindik Europako Batasuneko pasaportea lortu, eta ondorioz, Frantziako taldeak fitxaketa baztertu du.
Betis ere jokalariaren atzetik dabil eta Mallorcak ere azken ahalegin bat egin du, baina Realaren eskaintza onena dela dirudi. Realetik adierazi dutenez negoziaketak ongi bideratuta doaz, baina oraindik ez dira itxi.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa