Reala
2022ko Errege Kopa
EITB Media
Anoetan lortutako azken garaipena 2003/04 denboraldian izan zen; andaluziarrek 0-4 irabazi zuten Joaquinen bi golekin.
Betis - Real Sociedad partidaren irudia
Albisteak (1)
Ostegun honetan Realak eta Betisek 2022ko Errege Kopako final-laurdenetako partida jokatuko dute Donostiako Reale Arena futbol-zelaian.
Bertan 56 partida jokatu dituzte guztira eta Betisek 34 (% 60a) partida galdu, 15 (% 27a) berdindu eta 7 (% 13a) garaipen ditu.
Talde andaluziarrak lortu duen azken garaipena Donostian 2003. urtean izan zen; 0-4 irabazi zuten Capi, Juanito eta Joaquinen bi golekin.
Betisen bolada onena 90. hamarkadan heldu zen: 94/95. denboraldian 0-1 irabazi zuen Ureñaren gol batekin, 96/97.ean 0-1 ere -Josete golegile- eta 97/98.ean Kopako final-zortzirenetako partida jokatu eta 0-2 galdu zuen Realak (Finidi eta Ivan Perez).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa