14:09

Reala

Bartzelonan

Carlos Fernandezi asteartean egingo diote ebakuntza, larri lesionatuta duen belaunean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Andaluziarrak min hartu zuen Holandan, AZ Alkmaar taldearen aurka jokatutako lagunarteko partidan.

  • Carlos Fernandez, Realeko jokalaria

    Carlos Fernandez, Realeko jokalaria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carlos Fernandez Realeko aurrelariari asteartean egingo diote ebakuntza eskuineko belauneko lotailuan duen lesioa sendatzeko. Ebakuntza Bartzelonan egingo diote eta litekeena da denboraldi osoan jokatzeko moduan ez egotea.

Realak neguko merkatuan fitxatu zuen Fernandez Sevilla taldetik. Ondorioz, hastear dagoen denboraldia lehenengoa da andaluziarrarentzat Donostian. Jokalaria Holandan lesionatu zen, AZ Alkmaar taldearen aurka jokatutako lagunarteko partidan.

Realak ez du gaur arte konfirmatu jokalariaren ebakuntza. Klubak aditzera emandakoaren arabera, Ramon Cugat doktoreak egingo dio ebakuntza Fernandezi Bartzelonan.

Realak ez du argitu Fernandezen baja nola beteko duen, orain arte, gainera, Willian Jose aurrelaria saltzeko asmoekin jarraitzen du. Brasildarra denboraldi aurreko partidetako golegile onenetarikoa da, hiru golekin; azkena, ostiral honetan Osasunaren aurkako partidan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    25 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena