Reala
37. jardunaldia
L. E. A. | EITB MEDIA
Isakek bi gol egin ditu, eta Silvak eta Januzajek bana, belgikarrarena penaltiz. Kanpotarren gol bakarra, berriz, Marcos Andrek sartu du.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Reala Valladolid baino askoz gehiago izan da LaLigako 37. jardunaldiko partidan. Hala ere, Pucelakoek mailari eusteko aukerekin jarraitzen dute, beste zelai batzuetan izandako emaitzei esker. Txuri-urdinek azken jardunaldian ziurtatu beharko dute Europa Liga jokatzea.
Neurketa lehen zatian erabaki dute donostiarrek, aurkariaren ezina aprobetxatuta. Izan duten aukera bakoitzean baloia Masipen atean sartu dute txuri-urdinek.
Horrela, Isaken bi golek, eta Silvaren eta Januzajen beste biek, azkena penaltiz, Reale Arenako partida erabakita utzi dute atsedenaldiaren aurretik. Bigarren zatian, Marcos Andrek egin du kanpotarren gol bakarra.
Fitxa teknikoa
4.- Reala: Remiro; Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal (Zaldua, 66. min); Illarramendi (Zubimendi, 8. min), Guevara, Silva (Roberto López, 59. min); Oyarzabal, Januzaj (Bautista, 59. min), Isak (Portu, 46. min).
1.- Valladolid: Masip; Luis Pérez (Weissman, 27. min), Fernández, Javi Sánchez, Olaza; Kike Pérez, Alcaraz (Toni Villa, 51. min), Hervías, Plano, Jota (Míchel, 51. min); Kodro (Marcos André, 51. min).
Golak: 1-0, 7. min: Isak. 2-0, 15. min: Isak. 3-0, 28. min: Silva. 4-0, 35. min: Januzaj, penaltiz. 4-1, 81. min: Marcos André.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa