20:32

Reala

BAJA GUTXIAGO

Realak Nacho Monreal berreskuratu du Kopako finalerako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Imanol Alguacilek lehen taldeko 18 jokalari izango ditu larunbateko norgehiagoka prestatzeko. Orain, ikusi beharko da zein egoera fisiko duten euren selekzioekin lehiatu diren nazioarteko bostek.

  • Nacho Monreal

    Nacho Monreal. Argazkia: Reala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Selekzioen partidek ekarritako etenaldiak berri onak ekarri dizkio Realari. Gaur, Nacho Monreal hegalekoa berreskuratu du, eta, horri esker, Imanol Alguacilek lehen taldeko 18 jokalari izango ditu larunbateko Kopako finala prestatzeko.

Monrealen baja zen, agian, Athleticen aurkako partidari begira kezkagarriena, donostiarrek Aihen Muñoz ordezkoa lesionatuta baitute, eta horrelako hitzorduetan nafarrak duen esperientziak ez baitu ordezkorik.

Monrealek hiru norgehiagoka galdu ditu LaLigan -Levante, Granada eta Barça- tendinitis batengatik, baina astelehen honetan normaltasun osoz aritu da taldearekin; beraz, itxura guztien arabera, Alguacilen hamaikakoa osatu ahal izango du zuri-gorrien kontra.

Aurreko astea oso emankorra izan zen erizaintza zuri-urdinaren indarberritzeari dagokionez, Joseba Zaldua, David Silva eta Aritz Elustondo entrenamenduetan hasi baitziren lanean, geldialdiaren aurreko egunetan lesionatuta edo ukituta zeuden jokalariak.

Orain, ikusi beharko da zein egoera fisiko duten euren selekzioekin lehiatu diren nazioarteko bostek, Martín Zubimendik, Mikel Oyarzabalek, Ander Barrenetxeak, Adnan Januzajek eta Alex Isakek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena