12:16

Reala

Zozketa, astelehenean

Sailkatutako 32 taldeak, aurkariaren zain

eitb.eus

Reala bigarren ontzian egongo da eta aurkaria multzoetako lehen postuan geratu den talde bat edo txapeldunen ligatik at geratu den bat izan daiteke.

  • Reala eta Napoli, F Multzoko sailkatutako taldeak

    Reala eta Napoli, F Multzoko sailkatutako taldeak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bart erabakita geratu ziren Europa Ligako final-hamaseirenetan egongo diren 32 taldeak.

Zozketa astelehenean egingo da, eguerdiko 13:00etan, Suitzan, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako zozketa amaitzen denean.

Lehenengo ontzian multzoetako lehengoak izan dira, hots, hamabi talde eta horiekin batera Txapeldunen Ligako hirugarren geratu diren lau onenak. Bigarren ontzian, bestalde, bigarren sailkatuak izango dira, tartean, Reala, eta Championseko gainerako lau taldeak.

SAILKATUTAKO TALDEAK

Multzoko lehenengoak

Erroma (ITA)
Arsenal (ENG)
Bayer Leverkusen (ALE)
Rangers (ESC)
PSV (HOL)
Nápoles (ITA)
Leicester (ING)
Milan (ITA)
Vila-real (ESP)
Tottenham (ENG)
Dinamo de Zagreb (CRO)
Hoffenheim (ALE)

Multzoko bigarrenak

Young Boys (SUI)
Molde (NOR)
Slavia Praha (CHE)
Benfica (POR)
Granada (ESP)
Reala (EUS)
Braga (POR)
Lille (FRA)
M. Tel-Aviv (ISR)
Royal Antwerp (BEL)
WAC (AUS)
Crvena zvezda (SER)

Txapeldunen Ligatik kanpo geratu diren taldeak

RB Salzburg (AUS)
Shakhtat Donest (UKR)
Olympiacos (GRE)
Ajax (HOL)
Krasnodar (ERRUS)
Brujas (BEL)
Dynamo Kyiv (UKR)
Manchester United (ING)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena