Reala
LESIOA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Maiatzaren 23an hartu zuen min taldearekin entrenatzen ari zela, baina lesioak zirudiena baina larriagoa da.
Ander Guevara, prentsaurreko batean. Artxiboko argazkia
Ander Guevara Realeko erdilariak haustura dauka eskuin orkatilan, talde txuri-urdinak jakitera eman duenez. Gasteiztarrak min hartu zuen duela hilabete, maiatzaren 23an, entrenatzen ari zela. Hasiera batean egin zitzaizkion osasun-proben arabera (erresonantzia magnetikoa eta erradiografiak) ez zioten aipatu haustura antzeman.
Alabaina, astelehen honetan beste erresonantzia bat egin diote, eta Donostiako taldeak argitaratu duen osasun-txostenaren arabera, "tibia distalaren atzeko aldean desplazatu gabeko haustura bat ikusten da".
Klubak jakinarazi duenez, fisioterapia bidez ari dira lesioa tratatzen, eta aurreikusten dute "pixkanaka" itzuliko dela ohiko jarduerara, prozesuaren bilakaeraren arabera.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa