18:57

Reala

Inkesta

Realeko bazkideek apustu etxeen babesa ukatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

6.630 bazkidek eman dute botoa, eta horietatik 5715ak ezezkoa bozkatu dute eta 841ak baiezkoa. Datu adierazgarria, beraz talde txuri-urdinarentzat.

  • Realaren artxiboko argazkia. EFE

    Realaren artxiboko argazkia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realeko bazkideek apustu etxeen babesa ukatu dute, presidentetzak egin duen inkesta baten arabera. Hortaz, tankera honetako kontraturik ez duen klub bakarra da Lehen Mailan. Ezezkoa nagusitu da galdeketan, bazkideen %86ak aurka bozkatu baitu.

6.638 bazkidek eman dute botoa, eta horietatik, 5715ak ezezkoa bozkatu dute eta 841ak baiezkoa. Bestalde, 73 boto zuriz zeuden eta 9 baliogabetuak.

Azken hiru egunetan zehar egin da inkesta eta erabaki loteslea izan da talde donostiarrarentzat, akziodunen azken batzarrean horren inguruko eztabaida sortu baitzen. Bozketan 16 urtetik gorako bazkideek hartu dute parte.

86,09a apustu etxeen babesaren aurka agertu da, nahiz eta hainbat milioiko kontratua airean egon, bazkideek nahiago izan dute euren printzipioei men egin, eta Aperribay presidenteak ere, nahiago izan du bazkideei galdetu edozein erabaki hartu aurretik.

Talde gipuzkoarrak hainbat aukera ditu mahaigainean, apustu etxeez gain, izan ere, Qbao.com enpresa txinatarrak 2018ko hasieran kale egin zuenetik, ez darama inolako publizitaterik kamisetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena