23:51

Reala

2018ko Batzar Orokorra

Realeko akziodunek 105 milioiko aurrekontua onartu dute, inoizko handiena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Administrazio Kontseiluak botoen % 97ko babesa eskuratu du.

  • Realaren 2018ko Akziodunen Batzar Orokorra.

    Realaren 2018ko Akziodunen Batzar Orokorra. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realeko akziodunek Administrazio Kontseiluan duten konfiantza berretsi dute astearte honetan Donostiako Kursaalen egin den Akziodunen Batzar Orokorrean. Izan ere, eguneko gai-zerrendako lau puntuek botoen % 97ko babesa jaso dute. Batzarrean, 200 bat akziodunek esku hartu dute, eta kapital sozialaren % 35,47 egon da ordezkatuta. Horrela, akziodun txuri-urdinek taldearen inoizko aurrekonturik handiena (105 milioi) onartu dute.

Realak 28 milioi euroko superabitarekin itxi zuen aurreko ekitaldia, 139 milioi euroko diru-sarrerak eta 110 milioi eurotik gorako gastuak izan baitzituen talde donostiarrak.

Horrenbestez, Realak 105 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du aurtengo denboraldirako. 61 milioi euro soldatak ordaintzera bideratuko ditu klubak. Jokin Aperribay presidentearen esanetan, diru horrek "talentua erakarri eta berton gera dadila ahalbidetuko du, denok espero ditugun kirol-emaitzak lortzeko xedearekin".

Presidentearen aburuz, bukatutakoan 42.000 ikusle hartzeko ahalmena izango duen Anoeta zelaiaren eraberritzea "unerik egokienean heldu da, mehatxu bihur zitekeen etorkizunari modurik onenean aurre egin ahal izango baitiogu".

Bestalde, kirol-apustuetan jarduten duen enpresaren batek babesten ez duen Lehen Mailako talde bakarra da Reala. Aperribayk aurreratu duenaren arabera, galdeketa egingo dute akziodunek aukera horren gainean duten iritzia jakiteko; hain zuzen, kirol-apustuetan jarduten duen enpresaren batek taldea babestea ondo hartuko luketen galdetuko diete.

Presidenteak "zalantzak" agertu ditu, "gizartean gero eta ardura gehiago" sortzen duen jarduera baten aurrean.

"Jakin badakigu Gipuzkoa modu egokian ordezkatzeko ardura duela Realak, eta, ondorioz, uste dut asko zaindu behar ditugula zer motatako mezuak zabaltzen dizkiogun gure jendarteari", azaldu du presidenteak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena