21:41

Reala

1-2

Estutu arren, Realak ez du Valladolid mendean hartzea lortu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Valladolideko taldeak aurrea hartu du markagailuan, eta bigarren zatiaren hasieran egin du bigarren gol erabakigarria. 63. minutuan heldu da Oyarzabalen gola, baina ez da nahikoa izan buelta emateko.

  • Real 1 - Valladolid 2. Argazkia: EFE

    Real 1 - Valladolid 2. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak gehiago merezi izan du, baina Valladolidek bere alderik onena erakutsi du eta txuri-urdinen hutsegiteez baliatu da Anoetan jokatutako 15. jardunaldiko neurketan garaipena eskuratzeko.

Etxeko zaleek itxaropen handiarekin egin diote aurre partidari, Realak azken bi neurketetan erakutsitako maila onak ilusioa piztu baitu; Valladolidek, gainera, zalantzak eragin ditu azken hitzorduetako emaitza txarren ostean.

Valladolideko taldeak, ordea, inor gutxik espero zuen jokoa egin du, eta nagusitasunez gailendu da eta hasieratik sortu ditu aukerak. Ondorioz, lehen ordu laurdena igaro baino ez, Toni Villak aurreneko gola egin du.

Aurrelari murtziarra Illarramendiren hutsegiteaz baliatu da, eta, baloia eskuratu ondoren, Moyaren atea zulatu du, erremate gogorra eginez.

Realak ez du batere maila ona eman lehen zatian, eta Garitanok Sandro beroketa lanetan jarri du, Juanmiren ordez zelairatzeko asmoarekin.

Atsedenaldiaren ostean, Valladolidek bigarren gola egin du 57. minutuan, Antoñitoren eskutik. Gol erabakigarria izan da, partida eskuratzeko.

Hala ere, Realak ez du amore eman, eta txuri-urdinei arnasa eman dien gola egin du Oyarzabalek 63. minutuan. Partida amaiera zirraragarria zuten aurretik.

Valladolidek hirugarrena egiteko aukerak izan ditu, eta gipuzkoarrek ere gogor estutu dute, batez ere Jon Bautistak, baina ez dute ate aurrean asmatu.

Fitxa teknikoa:

1 - Reala: Moya; Zaldua, Moreno, Le Normand, Theo (Jon Bautista, 63. min); Illarramendi, Merino (Ruben Pardo, 70. min); Januzaj, Willian Jose, Oyarzabal eta Juanmi (Sandro, 46. min).

2 - Valladolid: Masip; Nacho, Calero, Kiko, Antoñito; Míchel (Anuar, 89. min), Ruben Alcaraz, Toni Villa (Borja, 73. min), Keko; Enes Unal (Cop, 78. min) eta Plano.

Golak: 0-1, 16. min, Toni Villa. 0-2, 52. min, Antoñito. 1-2, 61. min, Oyarzabal.

Epailea: Iglesias Villanueva.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena