Reala
Iktusa izan zuen
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Realeko jokalariak iktus iskemiko arina izan zuen asteazken honetan, baina ez du inongo eragin neurologikorik azaldu.
Luca Sangalli, ETBn egindako elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia.
Luca Sangalli Realeko jokalariak osasun-agiria jaso du ostiral honetan; izan ere, egin zaizkion osasun-azterketek ez dute inongo eragin neurologikorik azaleratu, joan zen asteazkenean jasan zuen iktus iskemiko arinaren ostean.
Erdilari txuri-urdina ondoezik sentitu zen asteazken goizeko 06:30ean, Ingeniaritza Industrialeko masterreko azterketa egiten hasi eta berehala, Hernaniko Mondragon Unibertsitateak Hernanin duen egoitzan.
Realeko haztegiko jokalaria "ondo dago" eta pronostiko "ona" dauka. Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Iktus Unitatean egiten ari zaio jarraipena, eta bertan egin zaizkion proben emaitzak "bi edo hiru aste barru" helduko dira, Realak adierazi duenez.
Aipatu emaitza horien arabera, medikuek proba gehiago egin behar zaizkion edo ez erabakiko dute, eta erabaki terapeutiko zehatzagoak hartuko dituzte.
Sangallik bizimodu "lasaia" egin dezake, baina "esfortzu fisikorik gabekoa", horrenbestez, "ez dago eperik" bere ohiko jarduerara itzultzeko.
23 urteko erdilari donostiarrak denboraldi honetan egin du jauzi Realaren lehen taldera, eta minutuak izateaz gain, protagonismoa ere izan du; besteak beste, Realak San Mamesen Athleticen aurka lortutako garaipenean (1-3) gol bat egitea lortu baitzuen.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa