18:42

Reala

Realak Juanmi eta Theoren zigorren aurkako helegitea aurkeztu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Juanmik zelaia utzi behar izan zuen epaileak ateratako txartel horia dela eta protesta egiteagatik, eta Theok bestalde, lau neurketako zigorra jaso zuen defentsan eskukada bat emateagatik.

  • Juanmi Jimenez Hueskaren aurkako norgehiagokan kanporatu zuteneko unea. Argazkia: EFE

    Juanmi Jimenez Hueskaren aurkako norgehiagokan kanporatu zuteneko unea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak helegitea aurkeztu du Apelazio batzordearen aurrean, Theo Hernandez eta Juanmi Jimenez jokalariei ezarritako zigorren aurka. Izan ere, jokalari txuri-urdinak lau eta hiru partidako zigorra bete beharko dute.

Rayoren aurkako neurketa, harmailatik jarraitu behar izan zuten zigorraren aurreneko zatia betetzen, Hueskaren aurkako partidan eragindako hutsegiteengatik.

Juanmik zelaia utzi behar izan zuen Iglesias Villanueva epaileak ateratako txartel horia dela eta protesta egiteagatik, eta horrekin batera, bigarren zigorra ezarri zion.

Theok bestalde, lau neurketa eman beharko ditu jokatu gabe defentsan eskutada bat emateagatik. Horren harira epaileak zera argudiatu du: "eskutada bat eman zion aurkariari baloia jokoan ez zegoenean".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena