15:27

Reala

Omenaldia Bartzelonaren kontra

Imanol Agirretxek, agur Realari eta futbolari

eitb.eus

Hamar denboraldi eman ditu talde txuri-urdinean, 272 partida jokatu ditu eta 75 gol egin. Aurrelariak futbola uzteko unea heldu dela uste du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Imanol Agirretxek futbola uztea erabaki du. Aurrelariak bere kirol ibilbideari amaiera emateko erabakia hartu du. Emozioz egin du agurra, eta bere erabakia familia txuri-urdinari helarazi nahi izan dio mezu honen bidez:

'Kaixo txuri urdin guztioi. Gaur erabaki baten berri ematera nator. Uste dut momentu ona dela erabaki bat hartzeko eta Realean pasa dudan etapa hau eta futbolari eskeini diodan etapa hau bukatutzat ematea erabaki dut. Oso pozik nago, oso harro egindako guztiaz eta seguru ere bai emandako pausoarekin. Egun zoriontsua da, atzera begiratu eta gauza on asko ikusten ditudalako. Lehen partida lehen mailan kamiseta honekin jokatzeko aukera izan nuen, eta azken ostikadak ere kamiseta onekin egin ditut. Amets bat izan da, lortu dudan ametsa. Niretzat bi pauso horiek ematea eta orain zuetaz guztiotaz Anoetan agur esatea karrera perfektu baten gidoia da eta oso zoriontsu nago hortaz. Besterik gabe, oso harro nago eginiko guztiaz, zoriontsu nago, esker hitzak besterik ez ditut zuentzako. Besarkada handi bat, eskerrik asko emandako guztiagatik. Aupa zuek'.

Omenaldia Anoetan, eta urrezko eta brillantezko intsignia

Imanol Agirretxek bere ibilbide bikainarengatik merezi duen omenaldia jasoko du. Usurbilgoa irailaren 15ean omenduko dute Anoetan, Bartzelonaren aurkako neurketan, eta klub txuri-urdinaren urrezko eta brillantezko intsignia emango diote.

Agur esateko prentsaurrekoa

Imanol Agirretxe hedabideen aurrean agertuko da gaur, 13:30ean, Zubietan, Jokin Aperribay presidentearekin batera.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena