14:33

Reala

Agurra

De la Bellak Reala utzi eta Las Palmasen jokatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Kanaria Handiko taldeak fitxaketa iragarri du. Bi urterako sinatuko du 32 urteko jokalaria.

  • Alberto de la Bella. EFE

    Alberto de la Bella. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Reala eta Alberto De la Bella jokalaria ados jarri dira atzelariak 2019ko ekainaren 30era arte klubarekin zuen kontratua amaitzeko, talde gipuzkoarrak bere webgunean iragarri duenez. Realak bere esker ona adierazi dio "erakundearen alde erakutsi duen konpromiso eta dedikazioagatik, eta onena opa nahi dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean".

"Santa Coloma de Gramaneten jaio zen, baina Realeko elastikoa jantzi duen zortzi denboraldiek, berak askotan esan duen bezala, 'harrobiko jokalari' sentiarazi dute. Alberto De la Bellak Reala uzten du 218 partida jokatu eta 8 gol sartuta. Edo hobe esanda, zortzi gol puska. Baina zelaian izan duen ekarpenaz harago -eta handia izan da-, Albertok lehen egunetik inplikazioa eta konpromisoa izan du, Klubeko baloreak bere eginez. Igoeraren denboraldian iritsi zen eta azken urte hauetako momentu onenak bizi ditu. Familia txuri-urdin guztiaren maitasun eta errespetuarekin doa bere kirol-ibilbidea jarraitzera. Milesker guztiagatik, Alberto. Milesker zaren bezala izateagatik. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!", izan dira Realaren webean eskerrak emateko eskaini dizkioten hitzak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena