13:56

Reala

Liga

Realak aurrerapausoa eman nahi du Garitanoren eskutik

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak erretiroa hartu duen Xabi Prietoren baja izango du, baina Mikel Merino fitxatu du eta Theo Hernandez ekarri du, utzita.

  • Asier Garitano. Argazkia: EFE

    Asier Garitano, Realeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak iaz egindakoa hobetu nahi du hastear den 2018-2019 denboraldian. Horretarako, klubak Asier Garitano entrenatzailea fitxatu du. Euskal teknikariaren eskutik, aurrerapausoa eman eta Europako postuetan sartzeko lehian egon nahi du talde txuri-urdinak.

Momentuz, Mikel Merino da denboraldi honetarako egin duen fitxaketa bakarra, baina Theo Hernandez ere ekarri du, utzita. Hala ere, Roberto Olabe futbol-zuzendariak Yusuf Yazici aurrelari turkiarra fitxatu nahi du.

Ondo ekin zion Realak 2017-2018 denboraldiari Eusebio Sacristan entrenatzaile zuela, baina hasiera onaren ostean behera egin zuen taldeak. Bolada txarraren eraginez, Eusebio kargutik kendu, eta Imanol Alguacil jarri zuen denboraldi amaierara arte. Imanolekin denboraldi amaiera txukuna egin zuten txuri-urdinek. Neguko merkatuan, Iñigo Martinez Athleticera joan zen, eta Hector Moreno fitxatu zuen Realak. Rulli atezaina lesionatu zen, eta Miguel Angel Moya fitxatu zuen.

Denboraldi honetan, Xabi Prietoren baja garrantzitsua izango du Realak, erdilariak erretiroa hartu baitu, eta Sergio Canales Betisera joan da. Hala ere, Adnan Januzaj dauka talde txuri-urdinak erasoko jokorako. Bigarren denboraldia beteko du belgikarrak Donostiako taldean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena