Reala
Denboraldi-aurrea
Agentziak | Erredakzioa
Errusian Munduko Txapelketa jokatu zuen Belgikako selekzioarekin, eta taldekideek baino beranduago hasi du denboraldi-aurrea. Momentuz, bakarrik entrenatu da, beste erritmo batean.
Januzaj, Granadaren aurkako neurketa batean / EFE.
Asier Garitanok, Realaren entrenatzaileak, lanean ditu jokalari guztiak, behin Adnan Januzaj oporretatik itzulita. Errusiako Munduko Txapelketan parte hartu zuen belgikarrak.
23 urteko jokalariaren bigarren denboraldia izango da Realean. Aurreko lerroaren zati garrantzitsua da belgikarra. Bakarrik egin du lehenengo entrenamendua, gainontzeko jokalariak, hiru aste baino gehiagoko prestaketaren ostean, beste maila fisiko batean dagoelako.
Januzaj hobetuz joan zen aurreko denboraldian, lau gol eta sei asistentziarekin. Gainera, Errusian onenetarikoa izan da Belgikako selekzioa.
Entrenatzaileak 24 jokalari ditu, guztira, lehen taldean. Momentuz, fitxaketa bakarra Mikel Merino izan da. Donostiako taldeak ez du presarik falta zaiona merkatuan eskuratzeko: ezker hegaleko bat eta erasoko jokalari bat.
Hector Hernandez, Kevin Rodrigues eta Alberto de la Bella ezker hegaleko atzelariek taldean jarraitzen dute, baina zaila ematen du klubak hirurok kontuan izatea.
David Concha ere zalantza da. Denboraldi-aurreko partidetan sasoian dagoela erakutsi du, bi gol sartuta, baina ez dauka ziurtatuta bere postua.
Jon Guridiren egoera, lesio batetik osatu berria, ere hori da.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa