Reala
Sei urterako
Erredakzioa
Alvaro Odriozolak Madrileko taldean jokatuko du datorren denboralditik aurrera. Hegaleko defentsak sei denboraldirako kontratua sinatu du.
Alvaro Odriozola, Deportivoren aurkako partida batean. Argazkia: EFE
Alvaro Odriozolak Real Madrilen jokatuko du datorren denboralditik aurrera, hala adostu baitute Realaren eta Real Madrilen artean, talde biek ostegun honetan ofizialki jakitera eman dutenez.
Odriozolak sei denboraldirako kontratua sinatuko du talde zuriarekin, hau da, 2024ko ekainaren 30era arte.
Realak, ohar baten bidez, eskertu egin dio Odriozolari klubean egindako ibilbidea: "Realak Alvaro Odriozolari urte hauetan zehar, kimuetatik lehen taldera, gure klubean izandako profesionaltasun eta dedikazioa eskertu nahi dio eta, era berean, bere etorkizun pertsonal eta profesionalean onena opa dio".
Eskuin hegalean jokatu ohi duen atzelari gazteak (22 urte) 2022ra arte zeukan kontratua talde txuri-urdinarekin. Hain zuzen ere, joan zen urteko ekainean luzatu zuen lotura, aurrekoa 2018an amaitzen baitzen. Kontratu horretan azaltzen zen etete klausula 40 milioikoa izan arren, hainbat hedabidetan azaldutako informazioetan jasotzen denez, fitxaketa beste kopuru batzuetan gauzatu da: Real Madrilek 30 milioi ordainduko ditu hasiera batean, eta beste bost milioi zenbait aldagairen araberakoak izango dira.
Odriozola duela gutxi itzuli da Donostiara Errusiako Munduko Txapelketatik, non Espainiako selekzioaren deialdian parte hartu duen aurreko hautatzaileak, Julen Lopeteguik, deituta. Hain zuzen ere, Lopetegui berak zuzenduko du Real Madril datorren denboralditik aurrera.
2017ko urtarrilaren 16an jokatu zuen lehen aldiz Lehen Mailan, Malagaren aurkako partidan. Geroztik, 50 aldiz jokatu du Realaren elastikoarekin.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa