Reala
Fitxaketa
AGENTZIAK | EITB.EUS
Eskuin hegalean aritzen den jokalari donostiarrarengatik 30 milioi euro ordainduko ditu talde zuriak, eta beste bost milioi zenbait aldagairen arabera.
Alvaro Odriozola Realaren elastikoarekin. Argazkia: EFE
Real Madrilek ia itxita dauka Alvaro Odriozola jokalari donostiarraren fitxaketa. Asteazkenean Jokin Aperribay Raleko presidentea Madrilen izan zen akordioa ixteko asmoz.
Eskuin hegalean jokatu ohi duen atzelari gazteak (22 urte) 2022ra arte dauka kontratua talde txuri-urdinarekin. Hain zuzen ere, joan zen urteko ekainean luzatu zuen Realarekin zuen lotura, aurrekoa aurten amaitzen baitzen. Kontratu berrian azaltzen den etete klausula 40 milioikoa den arren, hainbat hedabidetan azaldutako informazioetan jasotzen denez, fitxaketa beste kopuru batzuetan gauzatuko da: Real Madrilek 30 milioi ordainduko ditu, eta beste bost milioi zenbait aldagairen arabera. Operazioa datozen orduetan egingo da ofizial.
Odriozola duela gutxi itzuli da Donostiara Errusiako Munduko Txapelketatik, non Espainiako selekzioaren deialdian parte hartu duen aurreko hautatzaileak, Julen Lopeteguik, deituta. Hain zuzen ere, Lopetegui berak zuzenduko du Real Madril datorren denboraldian.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa