19:05

Reala

Errusia 2018

Belgikak Mundialerako behin-behineko zerrendan sartu du Januzaj

EITB.EUS

Alvaro Odriozola eta Hector Moreno taldekideek ere Errusian izateko deialdia jaso dute.

  • Adnan Januzaj Realaren elastikoarekin Gironaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Adnan Januzaj Realaren elastikoarekin Gironaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roberto Martinez Belgikako hautatzaileak Adnan Januzaj Realeko jokalari belgikarra sartu du Errusiako Mundialean izateko aurrelistan.

Futboleko Mundu Txapelketa ekainaren 14tik uztailaren 15era bitartean jokatuko da, eta erasoko jokalari txuri-urdina bere selekzioak astelehen honetan jakitera eman duen 28 jokalariz osatutako behin-behineko zerrendan dago.

Horrenbestez, hiru dira uda honetan Errusian jarduteko deia jaso duten taldekide txuri-urdinak: Januzaj (Belgika), Alvaro Odriozola (Espainia) eta Hector Moreno (Mexiko).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    07 08:10 - 11:30 ATLETISMOA | Valentziako Maratoia
    07 11:30 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    07 12:00 - 14:00 PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak
    07 17:05 - 20:00 PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena