18:03

Reala

Kapitainaren agurra

Xabi Prietok erretiroa hartuko du denboraldi amaieran

eitb.eus

Realak astearte honetan jakinarazi du, kapitainak futbola uztea erabaki duela. Asteazken arratsaldean emango du prentsaurrekoa Anoetan.

  • Xabi Prieto. Argazkia: EFE

    Xabi Prieto. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Realak astearte honetan jakitera eman duenez, Xabi Prietok "bere ibilbide eredugarriari" bukaera eman eta erretiroa hartuko du denboraldi amaieran, hala eman baitio jakitera klubari en kapitainak.
Talde txuri-urdinarekin neurketa gehien jokatu dituen bosgarren jokalaria da Prieto, eta, klubak azpimarratu duenaren arabera, "zelai barruan nola kanpoan erakutsi duen klasea familia txuri-urdinaren memorian betiko gogoan geratuko da".

Joan zen denboraldian Prietok dagoeneko azaldu zuen futbola uzteko asmoa, baina bere errendimendu altuak eta sasoiko egoteak bere kontratua denboraldi bat gehiagoz luzatzea erabaki zuen.

Xabi Prietok (Donostia, 1983) 2003an egin zuen debuta Realarekin Oviedoren aurka, Errege Kopako partida batean. Denboraldi horretan Ligako azken norgehiagokan parte hartu zuen Bernabeun, Real Madrilen kontra. Neurketa horretan bi gol sartu zituen, horietako bat Panenka eran jaurtitako penalti baten bidez.

Ordutik hona, 530 lehia jokatu ditu Realaren elastikoarekin 15 denboralditan zehar, horietako hiru Bigarren Mailan.

Prentsaurrekoa, asteazkenean

Xabi Prietok prentsaurrekoa eskainiko du asteazken arratsaldean Anoetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Futbola

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena