21:36

Reala

Realaren aurkaria

Red Bull Salzburgo, talde garaiezina Austrian baina apala Europan

Erredakzioa

Austriako taldea izango du aurkari Realak Europa Ligako final-hamaseirenetan. Azken lau liga txapelketak irabazi ditu, oso jokalari gazteak ditu, eta Dabbur da izarra.

  • Stefan Lainer, RB Salzburg. Argazkia: EFE

    Stefan Lainer, RB Salzburg taldeko jokalaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Red Bull Salzburgo izango da Realaren aurkaria Europa Ligako final-hamaseirenetan. Salzburgok hamar urte daramatza Austriako futbolean tituluak lortzen, eta azken lau liga txapelketak jarraian irabazi ditu. Talde oso gaztea du, eta Red Bull Leipzigen harrobiko taldetzat jotzen dute askok. Aurten, bigarren sailkatua da, oraingoz, Austriako Bundesligan, Sturm Grazen atzetik.

2005. urtean Red Bull markak taldea erosi zuen, eta izena aldatu zion, horren izenari aurretik edarien marka jarrita. Azken hamabi urteetan, zortzi Liga eta bost Kopa irabazi ditu.

Iragan denboraldira arte, Oscar Garcia izan zen taldearen entrenatzailea, eta Frantziara joan zen. Gainera, taldeko izarra zen Jonathan Sorianok ere taldea utzi zuen Txinara joateko. Ondorioz, beherakada eman du taldeak kalitate aldetik. Orain, Marco Rose da entrenatzailea, eta Salzburgok 12 garaipen lortu ditu 19 partidatan. Sorianok alde egin zuenetik, Munas Dabbur da taldeko izarra. Dabburrek, Salzburgok denboraldi honetan sartu dituen 40 goletako 12 sartu ditu. Europa Ligan, bere multzoko lider izan da Salzburgo, hiru garaipen, bi berdinketa eta porrot bat lortuta. Gainera, Marseilla baino hobea izan da bere multzoan.

Realak Austriako Red Bull Arena bisitatzen duenean, otsailaren 22an, ez du etxeko zaleen presioa asko igarriko. Red Bull Arenan 30.000 zale sartzen dira, baina ez da estadioaren laurdena betetzen. Zale askok taldea jarraitzeari utzi diote, ez baitute barkatzen Red Bull markak taldearen izena eta koloreak aldatu izana. Zaleen ustez, klubaren historia hautsi du Red Bullek, eta edari markak ez zuen onartu klub berri bat sortzen ari zela.

UEFArekin ere arazoak izan zituen Salzburgok. Red Bull Leipzig talde alemaniarrarekin duen loturak zalantzak sortu zizkion UEFAri, eta bi taldeak Europatik kanpo uzteko zorian egon zen. Azkenean, ordea, UEFAk baimena eman zien biei Europako txapelketak jokatzeko; Leipzig Txapeldunen Ligan ari da eta Salzburgo Europa Ligan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena