13:57

Reala

Porrota

Gauzak erraz jarri dizkio Realak Malagari (0-2)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek partida negargarria jokatu dute Anoetan eta andaluziarrak sailkapeneko azken postutik atera dira. Borja Bastonek, penaltiz, eta Chory Castrok egin dituzte golak.

  • Illarramendi, etsita, Malagaren lehe golaren ostean. Argazkia: Efe.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Puntuek erraz ihes egiten dute aurten Anoetatik. Oraingoan Malagak eraman ditu jokoan zeuden hirurak. Andaluziarrak sailkapeneko azken postuan iritsi dira Anoetara, eta etxetik kanpo punturik atera barik. Gaurko garaipenari esker, Michelen taldea azken postutik atera da.

Reala burua altxa ezinda dabil azken asteetako emaitza kaskarren ondorioz. Txuri-urdinak hasieratik saiatu dira, eta Oyarzabalek aukera oso argia izan du seigarren minutuan, baina bere burukada oso gora joan zaio atezainaren aurrean bakar-bakarrik errematatu duen arren.

Egoera 23. Minutuan gaiztotzen hasi da. Iñigo Martinezek baloia galdu du, eta Borja Baston arean barruan sartu da. Rullik oztopatu egin du eta Del Cerro Grande epaileak penaltia adierazi du.

Bastonek berak jaurti du zigorra eta 0 eta 1ekoa ezarri du markagailuan.

Bigarren zatian, Malagak ez du asko sufritu. Willian Josek aukera ederra izan du banakoa egiteko 50. minutuan, baina bere erremateak zutoinean jo du.

Chory Castroren gola

Hortxe amaitu da partida donostiarrentzat. Willian Josek baloia eskuarekin ukitu du area barruan eta epaileak beste penalti bat adierazi du. Rullik ondo asmatu du Bastonen jaurtiketa, baina aldaratzea Chory Castrori heldu zaio eta honek bigarren gola egin du.

Eusebioren taldea ezinean aritu da neurketa amaitu den arte. Anoetako ikusleek txistu artean agurtu dituzte jokalariak, eta zenbaitek ere dimisioak eskatu ditu. Datorren astean Athletic izango dute aurkari gipuzkoarrek San Mameseko derbian.

 

 

Fitxa teknikoa

0.-Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Iñigo Martínez, De la Bella; Illarramendi, Zurutuza (Zubeldia, 46. min), Xabi Prieto; Januzaj (Juanmi, 64. min), Oyarzabal eta Willian José (Bautista, 73. min).

2.-Malaga: Roberto; Rosales, Luis Hernández, Baysse, Diego González; Keko (Ontiveros, 77. min), Recio, Adrián, Chory Castro; Peñaranda (En-Nesyri, 53. min), Borja Bastón (Mula, 85. min).

Golak: 0-1, 23. min: Borja Bastón, penaltiz. 0-2, 58. min: Chory Castro.

: Chory Castro.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena