Reala
Gol sartuz itzuli da
Erredakzioa
Lesio baten eraginez 20 hilabete zelaietatik at eman ostean Usurbileko aurrelariak argi utzi du ez zaiola ahaztu golak sartzea. Denboraldiaurre oso ona egin du.
Albisteak (3)
Imanol Agirretxe da Realaren aurtengo denboraldiaurreko jokalari emankorrena. Usurbileko aurrelariak 20 hilabete eman ditu jokatu gabe orkatilako lesio baten ondorioz eta denboraldiaurrean argi utzi du ez zaiola ahaztu golak sartzea.
Burgosen aurka jokatutako asteazkeneko partidan lehen gola sartu zuen Agirretxek, bere bigarrena prestaketa partidetan. Hala esanda ez dirudi oso marka ona, baina bi bi gol sartu ditu soilik 100 minutu jokatuta.
Groningenen aurkako partidan (0-2) taldearen bigarren gola sartu zuen Agirretxek zelaian 45 minutu zeramatzanean. Asteazkenean hasieratik jokatu zuen Burgosen aurka eta 57. minutuan aldatu zuen Eusebio entrenatzaileak; 19. minutuan sartu zuen gola, markagailua ireki zuena.
2015. urteko abenduaren 30ean lesionatu zen Agirretxe Santiago Bernabeun Real Madrilen aurka. Denboraldi horretan, 13 gol zeramatzan 16 partidatan eta gehiago jokatu ez zuen arren, taldeko golegile onena izan zen denboraldi amaieran. Azken urteetan Agirretxek 2015-2016. denboraldian ezarritako golen marka Antoine Griezmannek eta Carlos Velak bakarrik gainditu zuten, bakoitzak 16na gol sartuta 2013-2014. denboraldian.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa