Reala
Ofiziala
Agentziak | Erredakzioa
Orain arte, Realak Olinpiakosi utzita zebilen De la Bella; klub gipuzkoarrak, baina, kontratu hori deuseztatu du, eta jokalariak 2019ra arte jarraituko du Donostian.
Alberto de la Bella 2019ra arte izango da Realean. Argazkia: EiTB.
Alberto de la Bella Realera bueltatu da. Realak eta Olinpiakosek deuseztu dute jokalaria Greziako klubean lagata zuen kontratua, eta talde txuri-urdinak beste kontratu bat hitzartu du atzelariarekin: 2019ra artekoa da. Beraz, bi urtez izango da Donostian.
Urtebete eman du utzita De la Bellak Olinpiakosen. Hala, Yuri Berchicheren hutsunea beteko du orain; izan ere, Berchiche PSGk fitxatu du uda honetan.
Atzealdeko ezker hegala ondo Beteta du Realak fitxaketa honekin; alde batetik, De la Bella du, esperientzia handiko jokalaria bera (31 urte ditu); beste aldetik, Kevin Rodrigues gaztea ere badu Eusebiok bere esanetara. Dena izango da beharrezkoa; ez dago ahazterik Realak Liga, Kopa eta Europa Liga izango dituela denboraldi honetan.
Zazpi denboraldi Realean
Alberto de la Bella 2009ko udan iritsi zen lehen aldiz Realera; garai hartan, talde txuri urdina Bigarren Mailan zegoen. Zazpi urte eman zituen Donostian, 2016ra arte. 192 partida oficial jokatu zituen, eta sei gol sartu.
Gaur bertan joango da De la Bella Ermelora, Holandara; bertan daude Realeko jokalariak, denboraldi-aurrea prestatzea xede.
restatzea xede.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa