Reala
Fitxaketak
Erredakzioa
Yuri Berchichek lau urterako kontratua sinatu du PSGrekin eta Realak 13 milioi euro gehi beste 3 milioi helburuen arabera jasoko ditu. Esteban Granero libre iritsi da Espanyolera.
Yuri Berchiche eta Al-Khelaïfi PSGko presidentea. Argazkia: @PSG_inside
Realak akordioa lortu du Paris Saint-Germainekin Yuri Berchichek klub frantziarrean jokatzeko. Yurik klubaren baimenarekin bidaiatu du Parisera eta azterketa medikua egin ondoren sinatu du lau urterako kontratua. PSGk 13 milioi euro gehi 3 milioi helburuen arabera ordaindu dizkio Realari.
Bestalde, Realak eta Esteban Granerok bi aldeak lotzen dituen kontratua eten dute. Madrileko erdilariak Espanyolekin sinatu du kontratu berria, 2020. urteko ekainaren 30era arte.
Yuri Berchicheri eta Esteban Granerori eskerrak eman nahi dizkie Realak klubean pasatako urteetan Realarekiko erakutsitako konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik. Aldi berean, onena opa dio bere alor pertsonal eta profesionalean.
sionalean.Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa