Reala
21 urtez azpikoa
Erredakzioa
Realeko erdilariak min hartu du 21 urtez azpiko selekzio espaniarraren astearte honetako entrenamenduan. Medikuek jakinarazi dutenez, "I graduko bihurritua du orkatilan eta 2-3 egun egongo da bajan".
Mikel Oyarzabal. Argazkia: EFE
Mikel Oyarzabal Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin ari da prestatzen ekainaren 16tik 30era artean Polonian jokatuko den Eurokopa. Astearte honetako entrenamenduan min hartu du euskal jokalariak eta eguneko sustoa eman du.
Froga osagarriak egin dizkiote, eta lesioa ez dela larria baieztatu da. "Mikel Oyarzabalek I graduko bihurdura du eskuin orkatilan. Bi edo hiru egunekoa izango da bajan emango duen epea", jakinarazi dute Espainiako futbol selekzioko medikuek.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa