Reala
1-1
Erredakzioa
Madrileko taldeak hartu du aurrea markagiluan Szymanovskiren goloari esker, baina bigarren zatian Juanmik sartu du berdinketaren gola talde txuri-urdinarentzat.
Reala-Leganes (1-1) partidako irudia. Argazkia: EFE
Realak azken partidetako bolada txarrarekin jarraitzen du Anoetan eta larunbat honetan bana (1-1) berdindu du salbazioa lortzeagatik borrokan dabilen Leganesen aurka.
Partida hasieran abagune oso argia izan du talde txri-urdinak, baina ez Canalesek ezta William Josek ere ez dute Iago Herrerin atezainaren ate aurrean asmatu. Ondoren, Alexander Szymanovskiren jaurtiketak langa jo du, baina Leganeseko aurrelariak ez du bigarren aukeran huts egin eta 0-1ekoa sartu du. Realari golak min egin dio, eta ez da bere jokoa egiteko gai izan lehen zatiko azken minutuetan.
Bigarren zatian gehiago izan da Reala. Eusebiok zuzentzen duen taldea baloiaren jabe izan da, eta arriskua sortu du Herrerinen ate aurrean. Juanmik 53. minutuan sartu du banakoa (1-1) Odriozolak egin duen jokaldi bikain baten ostean errematea sare barrura bidalita. Partidaren azken txanpan Reala saiatu da garaipenaren gola lortzen, baina ez da fin ibili aurkariaren ate aurrean eta puntu bakarra lortu du.
Fitxa teknikoa:
1.- Reala: Rulli; Odriozola, Iñigo Martinez, Navas, Yuri; Zubeldia (Oyarzabal, min. 65), Bergara (Gaztañaga, min. 75), Canales; Prieto, Juanmi eta Willian Jose (Bautista, min. 78).
1.- Leganes: Herrerin; Mantovani, Diego Rico, Morán, Tito; Siovas, Samu García (Unai López, min. 61), Ruben Perez; Pires (Insúa, min. 71), Guerrero (Alberto Bueno, min. 84), Szymanovski.
Golak: 0-1, min. 29: Szymanovski: 1-1, min. 53: Juanmi.
Epailea: Melero Lopez.
> Melero Lopez.Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa