Reala
Akordioa
Agentziak | Erredakzioa
Jokalariak klubaren bulegoetan sinatu du kontratua, Jokin Aperribayrekin eta 'Loren'ekin batera.
Zurutuza, Atletico Madrilen aurkako partidan. Argazkia: Efe.
Realak era David Zurutuzak akordioa lortu dute jokalariaren kontratua 2019ko ekainaren 30 arte berritzeko.
Klub txuri-urdinak bere webgunean jarritako ohar labur batean adierazi duenez, erdilariaren kontratua 2017ko udan amaitzekoa zen.
David Zurutuzak klubak Anoetan dituen bulegoetan sinatu du kontratu berria, ostiral arratsaldean. Bertan izan dira, jokalariarekin batera, Jokin Aperribay Realeko presidentea, eta Lorenzo Juarros, Loren, kirol zuzendaria.
t="utf-8">Harro eta pozik sentitzen naiz zuekin jarraitu ta taldekideekin batera egunerokoan asko disfrutatzen detelako.Aupa @RealSociedadEUS ¿¿ pic.twitter.com/MbESPhJbpE
— David Zurutuza (@DZurutuza) 11 de noviembre de 2016
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa