18:00

Reala

Leisonatuta

Gabonak baino lehen jokatzen egotea espero du Agirretxek

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoarra abenduaren 30ean lesionatu zen, Santiago Bernabeun, eta otsailean berragertu zen, 17 minutuz, berriro lesionatu zen arte.

  • Imanol Agirretxe. Argazkia: Efe.

    Imanol Agirretxe. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Imanol Agirretxe Realeko aurrelariak esan duenez, jokatzera itzultzeko momentua "gertu" ikusten du, eta Gabonetako etenaldia baino lehenago izatea espero du.

"Oso pozik nago taldekideekin entrenatu ahal izan dudalako. Gabonak baino lehenago partidaren bat jokatzea espero dut", esan du jokalariak. Halaber, gipuzkoarrak azken hilabeteetako balantzea egin du, denbora horretan bi ebakuntza egin dizkiote.

"Denbora guztiak aholkatutakoa egin dugu, zuzena dena", azpimarratu du aurrelariak. Bi mediku ezberdinek egin diote ebakuntza, eta "bigarrenean konponbidea aurkitu zuten, eta hortik aurrera dena ondo joan da".

Realeko jokalaria abenduaren 30ean lesionatu zen, Santiago Bernabeun, eta otsailean 17 minutu jokatu zituen Malaga, berdinketaren gola egin eta berriro lesionatu zen arte.

onatu zen arte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena