15:06

Reala

Guztira, 49 milioiko kostua

Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro jarriko ditu Anoeta birmoldatzeko

Erredakzioa

Guztira, 49 milioi euroko kostua izango dute Anoeta birmoldatzeko lanek.

  • Anoeta. Argazkia: EiTB

    Horrela geratuko da Anoeta birmoldatze lanen ostean. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak astearte honetan baimendu du Donostiako Udalarekin Anoeta birmoldatzeko hitzarmena eta 10 milioi euroko laguntza eskainiko du estadioko eta ondoan dauden kirol instalazioetako lanetarako. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez, "akordioa ez da berria, duela urte batzuk emandako hitza betetzea baino".

Donostiako Udalak 1.300 metro karratuko espazioa lagako du Donostian egoitza duten kirol federazioak kokatzeko. Eusko Jaurlaritzak 100.000 euroko laguntza emango du 2016. urtean; 2017an 3,3 milioi euro jarriko ditu; 2018an beste 3,3 milioi euro ordainduko ditu; lanak amaituta daudenean, 2019an, 3,3 milioiko azken diru-laguntza emango du.

Anoetaren birmoldatzearekin estadioak 11.000 pertsona gehiagorentzat tokia izango du, 40.000 pertsonentzat lekua izango duearik. Atletismoko pista kendu egingo da. Guztira, 49 milioiko kostua izango du Anoetaren birmoldatzeak; horietatik 10 milioi Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu, 4 milioi euro Gipuzkoako Foru Aldundiak eta 36 milioi euro ordainduko ditu Realak.


/>

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena