Reala
Ofiziala
eitb.eus
Klubak gaur iragarri du jokalari bizkaitarraren kontratu berritzea. Ondarroako defentsaren kontratua 2017. urteko ekainaren 30ean bukatzen zen.
Albisteak (3)
Reala eta Iñigo Martinez bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko akordiora iritsi dira, eta klubak gaur iragarri du jokalari bizkaitarraren kontratu berritzea.
Azken hilabeteetan asko hitz egin da Iñigo Martinezen kontratu berritzeaz. Jokalariak ez zuela berritu nahi esan da, eta beste talde batzuen eskaintzak zituela, Athleticena barne.
Hasieran, jokalariak eskatzen zuenaren eta klubak eskaintzen zuenaren artean alde handia egon zen, baina pixkanaka diferentziak murriztu eta akordiora iritsi dira. Jokalariari gustatu egin zaio klubak eskainitakoa eta gaur sinatu dute kontratu berria.
.@InigoMartinez91: "Denok nahi genuen hau eta oso pozik nago. Itxarotako momentua da" #RealSociedad
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 26 de abril de 2016
t="utf-8">.@InigoMartinez91: "Aukera polita, talde ona eta klubak eskeini didana, zentzu guztitan, batez ere kirol arloan, ilusio handikoa da"
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 26 de abril de 2016
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa