Reala
Madrilen
Erreadkzioa
Realeko aurrelariari ebakuntza egin diote astelehen honetan Madrilen eta datorren denboraldira arte ez da berdeguneetara itzuliko. Urte amaieran lesionatu zen, eta guztiz osatu gabe berragertu zen.
Agirretxe, Malagari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Denboraldi honetan ez dugu Agirretxeren gol gehiago ikusiko. Aurrelariari ebakuntza egin diote gaur Madrilen eta ez da datorren denboraldira arte berdeguneetara itzuliko.
Agirretxe Bernabeun lesionatu zen urte amaieran Keylor Navasek egindako sarrera baten ostean. Ezker orkatilan II. graduko bihurdura zuela esan zuten Realeko medikuek. Bi hilabete jokatu gabe egon ostean, 20 minutu jokatu zituen Malagaren aurka eta gola egin zuen. Hurrengo entrenamenduan, ordea, aldageletarako bidea hartu zuen. Agirretxek aitortu egin zuen guztiz errekuperatu gabe zelairatu zela Malagaren aurka.
Ordutik hona bere orkatila probatzen ikusi dugu, gehienetan bakarrik eta prestatzaile fisikoen esanetara, baina egindako keinuak ezkorrak ziren beti; bere keinuek zerbait ez zebilela ondo erakusten zuten. Azkenean, min hartu eta hiru hilabetera kirofanoan sartzeko erabakia hartu du, ezker orkatilan dituen arazoak konpontzeko.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa